Ongizatea ondo bizitzea da: zu, zure familia eta zure komunitatea. Aberastasuna sortzea eta partekatzea da, ingurune berde batean bizitzea eta zaindua sentitzea, inor atzean utzi gabe. Lana familia-bizitzarekin bateragarri egitea da, berdintasunean bizitzea. Lagunen artean zahartzea, bizi-kalitatea eta osasuna zaintzea. Ongizatea da denok ondo bizitzea.
Honi buruz, eta askoz gehiagori buruz hitz egiteko, BERGARAKO PLAZA antolatuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak urtarrilaren 15 eta 16an Seminarixoan. Zatoz eta egin bat Gipuzkoa justuagoa eta ongizate handiagokoa eraikitzeko.
OSTEGUNA - URTARRILAK 15
10:00 - 11:30
osasuntsu zahartu
Adinberriren eskutik, goizero ETBn egiten den programa berezia: Iñigo Vicens prestatzaile fisikoarekin kirol saio irekia, Pili Madinabeitiarekin batera. Nahia Zeziaga, nutrizionistak eta Raquel Rodríguez, mindfulness-ean adituak ere hartuko dute parte.
11:30 - 13:00
elikadura osasuntsua
Adinberriren eskutik, goizero ETBn egiten den programa berezia: Iñigo Vicens prestatzaile fisikoarekin kirol saio irekia, Pili Madinabeitiarekin batera. Nahia Zeziaga, nutrizionistak eta Raquel Rodríguez, mindfulness-ean adituak ere hartuko dute parte.
17:00 - 18:00
teknoadikzioak
Adinberriren eskutik, goizero ETBn egiten den programa berezia: Iñigo Vicens prestatzaile fisikoarekin kirol saio irekia, Pili Madinabeitiarekin batera. Nahia Zeziaga, nutrizionistak eta Raquel Rodríguez, mindfulness-ean adituak ere hartuko dute parte.
18:00 - 19:00
osasun mentala mintzagai
Gurutz Linazasoro, neurologoaren hitzaldia: “La ciencia del bienestar”. Aizpea Goenaga moderatzaile.
OSTIRALA - URTARRILAK 16
10:00 - 12:00
bakardadea
Adinberriren eskutik: “Debagoiena ehunduz” egitasmoaren aurkezpena. Bertan Maite Peña, Zainketako eta Gizarte Politiketako Diputatuak eta Adinberriko lehendakariak, eta Adinberriko Hariak estrategiaren zuzendaria den Rakel San Sebastianek Debagoiena proiektuko eragileek ere hartuko dute parte.
12:00 - 13:00
osasun mentala
Why Not Fundazioaren Podcasta zuzenean: Osasun mentala duten pertsonei laguntzen dien Why Not Fundazioak, osasun mentalaren inguruan solasaldia antolatuko du, beste elkarte batzuei ere hitza emanez.
17:00 - 19:30
zine zikloa
‘How to have sex’, zuzendaria Molly Manning Walker. Aurkezpena: Joxean Fernandez, Euskadiko Filmategiko zuzendariaren eskutik. Eta filmaren ondoren solasaldia, Bergarako Zine Forumarekin elkarlanean.
19:30 - 20:00
euskal musika
Bergara Ongizatearen Plazan: Kantu jira saio berezia eta ondoren Pintxo-Potea.