Ongizatea da Deba

Ekainak 25-26 | Foruen Plaza

Ongizatea ondo bizitzea da: zu, zure familia eta zure komunitatea. Aberastasuna sortzea eta partekatzea da, ingurune berde batean bizitzea eta zaindua sentitzea, inor atzean utzi gabe. Lana familia-bizitzarekin bateragarri egitea da, berdintasunean bizitzea. Lagunen artean zahartzea, bizi-kalitatea eta osasuna zaintzea. Ongizatea da denok ondo bizitzea.

Honi eta beste hainbat gairi buruz hitz egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiak DEBAKO ONGIZATEAREN PLAZA antolatuko du ekainaren 25tan eta 26an Foruen plazan. Zatoz eta egin bat Gipuzkoa justuagoa eta ongizate handiagokoa eraikitzeko.

Ongizatearen Plaza

Foruen Plaza

OSTEGUNA - EKAINAK 25

10:00-11:30

osasuntsu zahartu

Adinberriren eskutik, goizero ETBn egiten den programa berezia: Iñigo Vicens prestatzaile fisikoarekin kirol saio irekia; Naia Rosekin estimulazio kognitikoko tailerra, eta Raquel Rodriguez-ekin mindfulness terapia.

11:30-13:00

autonomia eta prebentzioa zahartzaroan

Zaintzaren inguruko ikuspegi berriek autonomia, bizi-proiektua eta komunitate loturak jartzen dituzte erdigunean, pertsonak ahalik eta denbora gehienean bere etxean bizitzen jarrai dezan. Prebentzioaren garrantziaz ariko gara, eta eguneroko ohiturek, harreman sozialek eta komunitate sareek zahartzaro duin, aktibo eta autonomoa sustatzen nola lagun dezaketen hausnartuz.

17:00-18:00

hizkuntza, nortasuna eta ongizatea: Deban nola bizi dugu euskara?

Deban euskarak pertsonen nortasunean, komunitatean eta ongizatean duen eraginaz hausnartuko dugu. Euskaraz betidanik bizi direnek, heldutan ikasi dutenek eta kanpotik etorritako herritarrek beren esperientziak partekatuko dituzte, hizkuntzak eguneroko bizitzan duen garrantziaz eta elkar ulertzearen balioaz hitz egiteko.

18:00-19:00

pantailen aroan, erabilera osasuntsua

Haurren ongizate emozionalean, sozialean zein fisikoan duten eraginagatik, mugikorren eta teknologia digitalen erabilera arduratsua eta osasungarria bultzatzeko saio dinamikoa Altxa Burua elkartearekin. Bereziki gurasoei bideratutako saioa.

OSTIRALA - EKAINAK 26

10:00-11:30

elikadura jasangarria eta osasuntsua

Jakoba Errekondo agroekologiaren adituarekin solasaldi irekia. Paisajista, agronomoa eta agroekologian aditua, elikadura arduratsu eta jasangarriaren gakoak azalduko dizkigu. Honekin batera ariko dira Debako bi ekoizle: Doniene baserriko Miriam eta Nerea Arrizabalaga eta Beliosoro baserriko Juan Mari Etxabe.

11:30-13:00

nahi ez den bakardadea

Aukeratzen ez den bakardadea ez da soilik adin tarte baten arazoa. Hirugarren adinean bezala gazteengan geroz eta eragin gehiago duen arazo bat da. Ados teatroak bakardadearen inguruan ekoiztutako hiru mikrodokumentalen eskutik, beste horrenbeste herritarren kasu erreal bezain gordinak gertutik ezagutuko ditugu. Dokumentaletako protagonista batek parte hartuko du ondorengo solasean.

17:30-18:30

barreterapia tailerra

Barrearen eta umorearen bidez ongizate emozionala lantzeko tailer dinamikoa Idoia Torregarai umoregilearen eskutik. Ariketa praktiko eta parte-hartzaileen bitartez, estresa askatu, harremanak indartu eta egunerokoari ikuspegi positiboagoz aurre egiteko tresnak eskainiko dira.

18:30-19:30

amaiera alaia eta txakoli dastaketa

Bi egun hauetan bizitako esperientziak partekatu eta komunitatea indartzeko amaiera irekia. Giro atsegin eta informalean, Telmo Iruretagoiena sommelierra, Getariako Txakolinaren inguruko azalpen-saio eskainiko du. Ondoren, dastaketa egingo da Kalean Kantuz taldeak girotuta.

 
Descárgate la aplicación y accede con un sólo click a los congresos, jornadas y encuentros de socialización que organiza la Diputación Foral de Gipuzkoa: programas, inscripciones, eventos virtuales, networking, documentación y mucho más.