Ongizatea da Donostia

Uztailak 15 - 16 | Sagues

Ongizatea ondo bizitzea da: zu, zure familia eta zure komunitatea. Aberastasuna sortzea eta partekatzea da, ingurune berde batean bizitzea eta zaindua sentitzea, inor atzean utzi gabe. Lana familia-bizitzarekin bateragarri egitea da, berdintasunean bizitzea. Lagunen artean zahartzea, bizi-kalitatea eta osasuna zaintzea. Ongizatea da denok ondo bizitzea.

Honi eta beste hainbat gairi buruz hitz egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiak DONOSTIAKO ONGIZATEAREN PLAZA antolatuko du ekainaren 15ean eta 16an Saguesen. Zatoz eta egin bat Gipuzkoa justuagoa eta ongizate handiagokoa eraikitzeko.

Ongizatearen Plaza

Sagües – Donostia

UZTAILAK 15 - ASTEAZKENA

10:00 – 11:30

osasuntsu zahartu

Adinberriren eskutik, goizero ETBn egiten den programa berezia: Iñigo Vicens prestatzaile fisikoarekin kirol saio irekia, eta jarraian, mindfulness terapia Raquel Rodríguezekin eta estimulazio kognitiborako tailerra Naia Ros-ekin.

11:30 – 13:00

ongizate digitala: teknologia berriak eskura

Bizipoz kooperatibaren eskutik, adinekoentzat zuzendutako tailer praktikoa: mugikorra eskuetan hartuta, probatu, galdetu eta elkarrekin ikasteko espazioa.Sare sozialak eta eguneroko tresna digitalak modu errazean erabiltzea: argazkiak bidali, WhatsApp kudeatu, sareak ulertu eta interneten segurtasunez nabigatu.

17:00 - 18:30 

ongizatearen zientzia (ES)

Gurutz Linazasoro neurologoak ongizatea zer den eta zerk baldintzatzen duen azalduko du. Genetikaren, garunaren eta ingurunearen eragina aztertuko ditu, ongizatea faktore askoren emaitza dela azpimarratuz. Era berean, diruak ez duela zoriontasuna bermatzen, haurtzaroak arrastoa uzten duela eta pertsonen arteko harremanak funtsezkoak direla nabarmenduko du.

18:30 - 20:00

heriotza tabuak eta dolu prozesuak

Heriotza eta dolua bizitzaren parte diren arren, oraindik ere sarri isilean bizi diren gaiak dira. Solasaldi honetan dolu prozesuak landuko dira suizidioan eta seme-alaben heriotzan arreta berezia jarriz. Horretarako, doluan eta heriotzaren inguruko lanean diharduten profesionalak izango dira saioan, Bidegin eta Matia Fundaziotik datozenak, baita lehen pertsonan bizitako esperientziak partekatuko dituzten testigantzak ere.

UZTAILAK 16 - OSTEGUNA

10:00 - 11:30

elikadura osasuntsua

Solasaldi irekia Jakoba Errekondo agroekologian adituarekin. Paisajista eta agronomoak elikadura arduratsu eta jasangarriaren gakoak azalduko dizkigu, eta berarekin batera Elikaeneako Anne Otegik gosari tailerra eta dastaketa gidatuko du, bertako eta sasoiko produktuekin.

11:30 - 13:00

nahi ez den bakardadea 

Ados Teatroak bakardadeari buruz ekoitzitako hiru mikrodokumentalen bidez, benetako testigantzak ezagutuko ditugu. Solasaldian parte hartuko dute protagonista batek eta bakardade ez desiratuari aurre egiten dioten hainbat proiektutako ordezkariek: Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa, Gurutze Gorria, Nagusilan, Maitaro Zerbitzua, eta Kuvu, besteak beste.

16:30 - 17:30

pantailen aroan, erabilera osasuntsua 

Haurren ongizate emozionalean, sozialean zein fisikoan duten eraginagatik, mugikorren eta teknologia digitalen erabilera arduratsua eta osasungarria bultzatzeko saio dinamikoa Altxa Burua elkartearekin. Bereziki gurasoei bideratutako saioa.

17:30 – 19:30

emakumeak ziklikoak gara 

Ane Goikoetxea (Koloreat) dietista integratiboak eta Alazne Apalantza fisioterapeutak (Emeki) gidatuta, emakumearen etapa ezberdinak landuko dira elikaduraren eta fisioterapiaren ikuspegitik, hilekoaren zikloa ardatz hartuta. Gorputza zaintzeko tresnak eskainiko dira, tabuak hautsiz emakumeen ongizatea indartzeko. Amaieran, Pilates saioa egingo da.

19:30 – 20:00

amaiera musikatuta 

Egun hauetan bizitako esperientziak partekatu eta komunitatea indartzeko amaiera. Amaia Gajate kantari donostiarrak kontzertu akustiko bat eskainiko digu. Bere balada erromantiko eta euskarazko abesti gozoek giro berezia sortuko dute plazan. Ondoren mokadutxoa egongo da. 

 
Descárgate la aplicación y accede con un sólo click a los congresos, jornadas y encuentros de socialización que organiza la Diputación Foral de Gipuzkoa: programas, inscripciones, eventos virtuales, networking, documentación y mucho más.