Ongizatea da Elgoibar
Iraila 10-11 | Kalegoen Plaza
Ongizatea ondo bizitzea da: zu, zure familia eta zure komunitatea. Aberastasuna sortzea eta partekatzea da, ingurune berde batean bizitzea eta zaindua sentitzea, inor atzean utzi gabe. Lana familia-bizitzarekin bateragarri egitea da, berdintasunean bizitzea. Lagunen artean zahartzea, bizi-kalitatea eta osasuna zaintzea. Ongizatea da denok ondo bizitzea.
Honi eta beste hainbat gairi buruz hitz egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiak ELGOIBARREN ONGIZATEAREN PLAZA antolatuko du irailaren 10ean eta 11n Kalegoen plazan. Zatoz eta egin bat Gipuzkoa justuagoa eta ongizate handiagokoa eraikitzeko.
Ongizatearen Plaza
Kalegoen plaza
IRAILAK 10 – OSTEGUNA
10.00-11.30
osasuntsu zahartu
Adinberriren eskutik, goizero ETBn egiten den programa berezia: Iñigo Vicens prestatzaile fisikoarekin kirol saio irekia, eta jarraian, mindfulness terapia Raquel Rodríguezekin eta estimulazio kognitiborako tailerra Naia Ros-ekin.
11:30-13.00
elikadura osasuntsua
Jakoba Errekondo agroekologian adituak elikadura arduratsu eta jasangarriaren gakoak izango ditu hizpide, Gaztenek, BMP eta Auspoa programetako hiru nekazari gazterekin batera. Solasaldi ireki honetan, belaunaldi berrien esperientziak, erronkak eta etorkizuneko nekazaritzaren inguruko ikuspegiak partekatuko dituzte.
17.30-18.30
euskara, integrazioa, elkarbizitza
Herrira iritsi berrien eta bertakoen begiradak elkartuko ditugu, hizkuntza, nortasuna eta integrazioa ardatz hartuta. Euskara sustatu, ikasi, erabili eta partekatzeko esperientzietatik abiatuta, herri berri batean sustraiak egiteko prozesuaz, elkarbizitzaz, oztopoez eta aukerez hitz egingo dugu.
18.30-19:30
barreterapia Tailerra
Barrearen eta umorearen bidez ongizate emozionala lantzeko tailer dinamikoa Idoia Torregarai umoregilearen eskutik. Ariketa praktiko eta parte-hartzaileen bitartez, estresa askatu, harremanak indartu eta egunerokoari ikuspegi positiboagoz aurre egiteko tresnak eskainiko dira.
IRAILAK 11 - OSTIRALA
10.00-11.30
gazteen ongizatea
Sare-sozialekiko adikzioa, gaitasun sozialen galera, suizidioaren hautua.. hiperkonexioaren eraginak dira soilik? Gazteak izango dira euren ongizatean eragina duten faktore desberdinak azaleratu eta eztabaidatuko dituztenak.
11.30-13:00
industriaren herria aldatzen ari da: lan mundua eta ongizatea
Makina-erremintak Elgoibarren historia, ekonomia eta herri izaera markatu ditu. Sektoreko langile, enpresa, ekintzaile eta prestakuntza munduko herritarrekin batera, industriak herriari zer ekarri dion, lan munduaren bilakaerak ongizatean izan duen eragina eta etorkizunera begira dituen erronkak aztertuko ditugu.
17:30-18:30
pantailen aroan, erabilera osasuntsua
Haurren ongizate emozionalean, sozialean zein fisikoan duten eraginagatik, mugikorren eta teknologia digitalen erabilera arduratsua eta osasungarria bultzatzeko saio dinamikoa Altxa Burua elkartearekin. Bereziki gurasoei bideratutako saioa.
18.30-19:30
sorkuntzak nola lagundu dezake gure ongizatean
Sorkuntza adierazteko, emozioak lantzeko eta gure buruarekin zein ingurukoekin konektatzeko tresna ere bada. Diziplina eta ibilbide desberdinetako sortzaileekin batera, sortzeak ongizatean duen eraginaz, sormen-prozesuez eta arteak eguneroko bizitzan eskaintzen dizkigun aukerez solastuko gara.
19.30-20:00
Elgoibarko zaporeekin amaiera alaia
Jardunaldia giro atsegin eta partekatuan amaitzeko, Elgoibarko Mausitxa gaztaren dastaketa egingo dugu, Lizagasar sagardoarekin lagunduta. Bertako zaporeez gozatu, solasean jarraitu eta elkarrekin topaketari amaiera alaia emateko unea izango da.