Ongizatea da Errenteria
Urriak 29-30 | Gamon Zumardia
Ongizatea ondo bizitzea da: zu, zure familia eta zure komunitatea. Aberastasuna sortzea eta partekatzea da, ingurune berde batean bizitzea eta zaindua sentitzea, inor atzean utzi gabe. Lana familia-bizitzarekin bateragarri egitea da, berdintasunean bizitzea. Lagunen artean zahartzea, bizi-kalitatea eta osasuna zaintzea. Ongizatea da denok ondo bizitzea.
Honi eta beste hainbat gairi buruz hitz egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiak ONGIZATEAREN PLAZA antolatuko du urriaren 29an eta 30ean, Errenteriako Gamon Zumardian. Zatoz eta egin bat Gipuzkoa justuagoa eta ongizate handiagokoa eraikitzeko.
Ongizatearen Plaza
Gamon Zumardia
OSTEGUNA - URRIAK 29
10:00-12:00
osasuntsu zahartu
Adinberriren eskutik, goizero ETBn egiten den programa berezia: Iñigo Vicens prestatzaile fisikoarekin kirol saio irekia; Naia Rosekin estimulazio kognitiboko tailerra, eta Raquel Rodriguezekin mindfulness terapia.
12:00-13:00
autonomia eta prebentzioa zahartzaroan
Zaintzaren inguruko ikuspegi berriek autonomia, bizi-proiektua eta komunitate loturak jartzen dituzte erdigunean, pertsonak ahalik eta denbora gehien bere etxean bizitzen jarrai dezan. Prebentzioaren garrantziaz ariko gara, eguneroko ohiturek, harreman sozialek eta komunitate sareek zahartzaro duin, aktibo eta autonomoa sustatzen nola lagun dezaketen hausnartuz.
18:00-19:00
nola hezi gaur egungo munduan?
Nola lagundu seme-alabei autonomia, autoestimua eta harreman osasuntsuak eraikitzen, pantailak eta sare sozialak eguneroko bizitzaren parte direnean? Aiora Larrañaga psikologoak gidatutako solasaldi irekia, familien, irakasleen eta ikastetxeen bizipenak eta zalantzak partekatzeko. Bereziki gurasoei eta hezitzaileei bideratutako saioa.
19:00-20:00
triste egotea ez da gaixo egotea
Tristura, kezka edo estutasuna gure bizitzaren parte dira. Baina noiz bihurtzen dira arreta behar duen arazo? Donostialdea ESIko Psikiatria Zerbitzuko buru Silvia Arosteguirekin depresioaz, emozioen medikalizazioaz eta laguntza eskatzeko uneaz arituko gara, profesionalaren eta publikoaren arteko solasaldi ireki batean.
OSTIRALA - URRIAK 30
10:00-11:30
elikadura osasuntsua; gosari tailerra
Tailer praktikoa Elikaeneako Anne Otegiren eskutik, Errenteriko ekoizle baten laguntzarekin. Tokiko eta sasoiko produktuekin gosari osasuntsuak prestatuko dira, elikadura kontziente eta jasangarriaren inguruko azalpenekin.
11:30-13:00
gazteen ongizatea
Sare sozialen erabilera, presio estetikoa, bullyinga, etengabeko konparaketa, bakardadea… Hiperkonexioaren eraginak dira soilik? Gazteak izango dira euren ongizatean eragina duten faktore desberdinak azaleratu eta eztabaidatuko dituztenak.
17:30-18:30
euskara eta ongizatea
Zer lotura dago euskararen eta ongizatearen artean? Badalaben eskutik, bi kontzeptu horien arteko harremanetan sakonduko dugu, integrazioa, giza harremanak, teknologia berriak, komunitate-sentimendua eta pertenentzia bezalako gaiak hizpide hartuta. Euskarak gure eguneroko bizitzan eta ongizatean duen lekuaz hausnartzeko aukera izango dugu.
18:30-19:30
gau beltza eta udazkeneko loreak
Gau Beltza gero eta ezagunagoa da Euskal Herrian. Baina zer dago izen horren atzean: antzinako euskal tradizio bat, ala Halloweenaren moldaketa bat? Josu Ozaita antropologoarekin batera, haren errituak, sinboloak eta esanahiak aztertuko ditugu. Ondoren, Idoia Lizeagak diseinatutako lore-tailerrean, lore bat apainduko dugu, estazio-aldaketa honetan babes-sinbolo eta ugaritasun gisa. Begoña Fernandez herriko lore-diseinatzaileak bideratuko du tailerra.
19:30-20:00
amaiera alaia eta mokadutxoa
Ongizatea ospatzeko eta komunitatea indartzeko amaiera irekia. Musikarekin eta giro informalean, bi egunetako esperientziak partekatzeko espazioa.