Gure Lurra 8,
sembrando futuro

GURE SUSTRAIAK: ATZO, GAUR ETA BIHAR

 Azaroak 27, Kursaal Kongresu Jauregia

Gure Lurra 8 Sembrando Futuro kongresuak, “Gure sustraiak: atzo, gaur eta bihar” ildo gidari gisa, Gipuzkoaren iraganetik etorkizunera doan denboran barrena bidaia emozionala proposatzen du.  

Aurten 1000 urte betetzen dira “Ipuskoa” izenaren lehen aipamen idatzia egin zenetik (1025), eta testuinguru horretan, une egokia da gure lurraren historiari, sustraiei eta baserritarren lanari aitortza berezia egiteko. Mendeetako jakituria eta balioak gogora ekarri eta belaunaldi berriei transmititzeko aukera paregabea da.

Aurtengo edizioan, sektorearekin lotura estua duten arlo desberdinetako pertsonek Gipuzkoaren iraganari eta etorkizunari  buruzko 360º-ko ikuspegia eskainiko digute.

Elkarrizketak, mahai-inguruak eta hitzaldi inspiratzaileak uztartuko dira, landa eta hiriaren arteko zubiak sendotuz eta lehen sektoreko eragileen lana balioan jarriz.

ORDUTEGIA: 9:15– 14:30

Ateen irekiera eta akreditazioa 8:30etik aurrera. 

Programa

9:15

Irekiera instituzionala

Eider Mendoza, Gipuzkoako diputatu nagusia.

9:30

Irekiera – Bideoa

09:45 - 11:30

Iraganeko ezagutza, orainaren indarra (1go blokea)

Gipuzkoaren iraganari buruzko 360º-ko begirada eskainiko dugu. Gure lurraldearen historia ulertzeko ezinbestekoak diren hainbat arlo jorratuko dira: paisaiaren bilakaera, itsasoaren garrantzia, euskararen eta gure ohituren transmisioa, kontsumo eta kultura-aldaketak, eta gure identitatea eraiki duten balioak.
Horretarako, erreferente diren hainbat ahots aterako dira eszenatokira, bakoitzak bere ikuspegitik kontatzeko zer  irakatsi digun iraganak eta nola lagundu diezaguken etorkizuna ulertzen.

  • Eugenio Ibarzabal – Ekonomista eta kazetaria.
  • Xabier Alberdi – Euskal Itsas Museoaren zuzendaria.
  • Luis Mari Zaldua – Gipuzkoako Parketxe Sareko zuzendaria.
  • Leire Arandia – D´Elikatuz guneko arduraduna.
  • Izeta eta Zapiain familiko sagardotegiak.
  • Iñaki Perurena - Harrijasotzailea.

11:30 - 12:00 KAFEA ETA ATSEDENA

12:00 - 14:15

Etorkizuna baserritik landatzen (2. blokea)

12:00 – 12:45 | Elsa Punset – Idazlea eta filosofoa. 
Bizitza bizkor eta etengabe aldatzen den honetan, adimen emozionalak gure orekan duen funtsezko papera jorratuko du bere hitzaldian. Era berean, naturarekin dugun harremana eta gure ongizate emozionalean nola eragiten duen aztertuko du, gure sustraiekin eta lurraldearekin bat eginez.

12:45 – 13:15 | Amaia eta Aimar Garmendia – Aizporra baserria. 
Amaia eta Aimar Garmendia anai-arreben egunerokoa lehen eskutik ezagutuko dugu. Urteko fase ezberdinetan zehar beraien abereekin nola lan egiten duten ikusiko dugu. Biak enpresa mundutik etorritakoak dira, eta gaur egun lehen sektorean dihardute, benetako pasioz.

13:00 – 13:30 | Elkarrizketa Joseba Anduezari – Agirrezabal baserria.
Josebak Natra enpresan egiten du lan eta, Baserritar Misto Profesionala ekimenari esker, industriako lana baserrikoarekin uztartzen du.

13:30 – 14:00 |  Mahai – ingurua. Sektorearen etorkizuna.
Etorkizunera zuzendutako saioa izango da, motibazioz beteriko pertsonen esperientziak partekatuz eta lehen sektoreak eskaintzen dituen aukerak erakutsiz.

  • Eli Egiguren – Zelaiaran baserria.
  • Telmo Gartzia – Trebatu programaren koordinatzailea.
  • Oier Ugartemendia – Gazpio baserria.
  • Eñaut Urkola – Arane baserriko Trebalaria.

14:00 Eugenio Ibarzabal -  Kongresuan jorratutako gaien hausnarketa.

14:30 BERTAKO PRODUKTUEN DASTAKETA

Parte-hartzaileak

Elsa Punset

Idazlea eta filosofoa

Elsa Punset adimen emozionala aldaketa positiboetarako tresna gisa aplikatzen duen aditu nagusietako bat da gaztelaniaz. Londresen jaioa, Filosofia eta Letretako lizentziaduna da, Giza Zientzietan masterra du Oxfordeko Unibertsitatean, Kazetaritzan Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Bigarren Hezkuntzan Camilo José Cela Unibertsitatean.

Gainera, Terraviva Fundazioaren sortzailea da, ongizate emozionala eta jasangarritasuna sustatzen dituen ekimena. Fundazio horren bidez, hezkuntza- eta gizarte-proiektuak bultzatzen ditu, naturarekiko lotura handiagoa, autozainketa, erresilientzia kolektiboa eta kultura jasangarriagoa sustatuz.
 

Eugenio Ibarzabal Aramberri

Ekonomista eta kazetaria

Eugenio Ibarzabal Aramberri ekonomista, kazetaria, politikaria, hizlaria eta urte askotan zehar erakundeetan hobekuntza-aholkularia izan da. 1989an Ondas Saria jaso zuen, eta bere garaian “XXI. Gipuzkoa Foroa”koordinatu zuen. ADEGI, ELKARGI, KUTXA eta UPV erakundeetan formakuntza jasoa, AENOR erakundeak pertsonalizatutako lehen ISO 9001 ziurtagiria eman zion. Liburu ugariren egilea da, eta gaur egun idazten etaFidias Fundazioan boluntario lanak egiten jarduten da. 

Iñaki Perurena

Harrijasotzailea

1956an jaio zen Leitzan, Nafarroako herri txiki batean. 14 urterekin altxatu zuen bere lehen 100 kiloko harria, eta 17 urterekin irabazi zuen bere lehen lehiaketa, Tolosan. Lehenengoa izan zen 320 kiloko harria altxatzen, 267 kilo esku bakarrarekin altxatzen eta 100 kiloko harria 1.700 aldiz jarraian altxatzen. Iñakik, bere familiaren laguntzarekin batera, harria, herri kirolak eta euskal identitatearen parte diren hainbat alderdi omentzen dituen espazio bat sortu du, Peru-harri izenekoa.

Izen ematea