Ongizatea da Hernani
Apirilak 29-30 | Urbieta kalea
Ongizatea ondo bizitzea da: zu, zure familia eta zure komunitatea. Aberastasuna sortzea eta partekatzea da, ingurune berde batean bizitzea eta zaindua sentitzea, inor atzean utzi gabe. Lana familia-bizitzarekin bateragarri egitea da, berdintasunean bizitzea. Lagunen artean zahartzea, bizi-kalitatea eta osasuna zaintzea. Ongizatea da denok ondo bizitzea.
Honi eta beste hainbat gairi buruz hitz egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiak HERNANIKO ONGIZATEAREN PLAZA antolatuko du apirilaren 29an eta 30ean Urbieta kalean. Zatoz eta egin bat Gipuzkoa justuagoa eta ongizate handiagokoa eraikitzeko.
Ongizatearen Plaza
Urbieta kalea
ASTEAZKENA 29
10:00 - 11:30
osasuntsu zahartu
Adinberriren eskutik, goizero ETBn egiten den programa berezia: Iñigo Vicens prestatzaile fisikoarekin kirol saio irekia, eta jarraian, mindfulness terapia Raquel Rodríguezekin eta estimulazio kognitiborako tailerra Naia Ros-ekin.
11:30 - 13:00
elikadura jasangarria eta osasuntsua
Jakoba Errekondo agroekologian adituarekin solasaldi irekia. Paisajista, agronomoa eta agroekologian adituak, elikadura arduratsu eta jasangarriaren gakoak azalduko dizkigu, eta honekin batera arituko dira bi nekazari euren esperientziak kontatzeko: Egoitz Etxebeste, Igeldoko abeltzaina, eta Hernanitik, Arriatzu baserriko Ane Zeberio.
16:00 - 17:00
plaza podcast irratsaioa
Norberaren gorputzaren jabe izatearen hiru begirada desberdin. Podcast irratsaioa.
17:30 - 18:30
inklusioa ongizate bihurtzen denean
Nola hobetu bazterkeria arriskuan dauden herritarren ongizatea? Topaketa honetan, Hernaniko proiektu inklusiboetan parte hartzen dutenen errealitatea ezagutuko dugu ingurune bidezkoago, eskuragarriago eta gizatiarragoei buruz hausnartzeko.
18:30 - 19:30
elkar-ezagutza integraziorako
Nola bizi da norbere jaioterria utzi eta herri ezezagun batean integratzeko eta bizi proiektu berri bat garatzeko prozesua? Eta, nola jasotzen ditugu kultura desberdinetatik datozen herritar berriak? Oztopoak eta aukerak, bizipenak eta ohiturak, beste hainbat gaien artean hizpide izango ditugu begiradak partekatzea bilatzen duen topaketa honetan.
OSTEGUNA 30
10:00 - 11:30
Gazteen ongizatea
Sare-sozialekiko adikzioa, gaitasun sozialen galera, suizidioaren hautua.. hiperkonexioaren eraginak dira soilik? Gazteak izango dira euren ongizatean eragina duten faktore desberdinak azaleratu eta eztabaidatuko dituztenak.
11:30 - 13:00
nahi ez den bakardadea
Aukeratzen ez den bakardadea ez da soilik adin tarte baten arazoa. Hirugarren adinari bezala gazteengan geroz eta eragin gehiago duen arazo bat da. Ados teatroak bakardadearen inguruan ekoiztutako hiru mikrodokumentalen eskutik, beste horrenbeste herritarren kasu erreal bezain gordinak gertutik ezagutuko ditugu. Dokumentaletako protagonistetako batek parte hartuko du ondorengo solasean.
17:30 - 18:30
teknoadikzioak
Haurren ongizate emozionalean, sozialean zein fisikoan duten eraginagatik, mugikorren eta teknologia digitalen erabilera arduratsua eta osasungarria bultzatzeko saio dinamikoa Altxa Burua elkartearekin. Bereziki gurasoei bideratutako saioa.
18:30 - 19:30
Kantu jira
Kantu Jira saio berezia eta ondoren pintxo poteoa.