Ongizatea da Hondarribia

Uztailak 29-30 | San Pedro kalea

Ongizatea ondo bizitzea da: zu, zure familia eta zure komunitatea. Aberastasuna sortzea eta partekatzea da, ingurune berde batean bizitzea eta zaindua sentitzea, inor atzean utzi gabe. Lana familia-bizitzarekin bateragarri egitea da, berdintasunean bizitzea. Lagunen artean zahartzea, bizi-kalitatea eta osasuna zaintzea. Ongizatea da denok ondo bizitzea.

Honi eta beste hainbat gairi buruz hitz egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiak ONGIZATEAREN PLAZA antolatuko du uztailaren 29an eta 30ean Hondarribiko San Pedro kalean. Zatoz eta egin bat Gipuzkoa justuagoa eta ongizate handiagokoa eraikitzeko.

Ongizatearen Plaza

Hondarribia

ASTEAZKENA  - 29

10:00-11:30

osasuntsu zahartu

Adinberriren eskutik, goizero ETBn egiten den programa berezia: Iñigo Vicens prestatzaile fisikoarekin kirol saio irekia; Naia Rosekin estimulazio kognitiboko tailerra, eta Raquel Rodriguez-ekin mindfulness terapia. 

11:30-12:30

loregintza tailerra

Endaneak etxe osasuntsuago eta atseginago bat sortzen laguntzen duten landareei buruzko loregintza-tailer praktikoa eskainiko du. Saioan, Arotzeneako lore eta landareak erabiliko dira, tokiko ekoizpena eta naturarekiko lotura balioan jarriz. Era berean, landareek ongizatean, espazioen zaintzan eta eguneroko bizitzan egiten duten ekarpena ezagutuko dugu.

18:30-20:00

Nola ondo komunikatu bestearen eta nere ongizate emozionala errespetatuz

Komunikatzeko moduak eragin zuzena du gure harremanetan eta hauetan parte hartzen dugunon ongizatean. Hobeki Zentroko Osane Matiasek eta Iñaki Olaskoagak komunikazio osasuntsuaren gakoak, ezberdintasunak modu eraikitzailean kudeatzeko tresnak eta bizipen zailen aurrean komunikazioak duen garrantzia landuko dituzte.

20:00-21:00

barreterapia tailerra

Barrearen eta umorearen bidez ongizate emozionala lantzeko tailer dinamikoa Idoia Torregarai umoregilearen eskutik. Ariketa praktiko eta parte-hartzaileen bitartez, estresa askatu, harremanak indartu eta egunerokoari ikuspegi positiboagoz aurre egiteko tresnak eskainiko dira. 

OSTEGUNA - 30

10:00-11:30

elikadura osasuntsua eta nutritiboa

Eli Gallego nutrizionista eta dietistak hitzaldi dinamiko eta parte-hartzailea eskainiko du, osasunari, gorputz-aniztasunari eta ongizateari buruzko hausnarketa kritikoa sustatzeko. Galderen eta ariketa praktikoen bidez, osasunaren inguruan ditugun sinesmenak, gorputzarekiko pertzepzioa eta egunerokoan hitzez nahiz keinuen bidez transmititzen ditugun mezuak aztertuko dira.

11:30-13:00

nahi ez den bakardadea

Aukeratzen ez den bakardadea ez da soilik adin tarte baten arazoa. Hirugarren adinean bezala gazteengan geroz eta gehiago eragiten du. Ados teatroak bakardadearen inguruan ekoiztutako hiru mikrodokumentalen eskutik, beste horrenbeste herritarren kasu erreal bezain gordinak gertutik ezagutuko ditugu. Solasaldian parte hartuko dute protagonista batek eta Nagusilan eta Auzoekin ekimenetako ordezkariek. 

19:30-20:30

kirola, ongizatea eta inklusioa

Kirolak pertsonen bizitzan duen eraginaz hausnartuko da, osasunean, autoestimuan, harremanetan eta komunitatean egiten duen ekarpena aztertuz. Kirol inklusibo eta sozialaren bidez, talde-lanak, berdintasunak eta osasunak pertsonen ongizatean duten garrantzia nabarmenduko da. Saioan parte hartuko dute Hondarribiako HS2 Surf Kirol Klubeko kideek.

20:30-21.00

amaiera alaia eta mokadutxoa

Ongizatea ospatzeko eta komunitatea indartzeko amaiera irekia. Musikarekin eta giro informalean, bi egunetako esperinetiak partekatzeko espazioa. 

 
Descárgate la aplicación y accede con un sólo click a los congresos, jornadas y encuentros de socialización que organiza la Diputación Foral de Gipuzkoa: programas, inscripciones, eventos virtuales, networking, documentación y mucho más.