Ongizatea da Irun

Urriak 07 - 08 | Zabaltza plaza

Ongizatea ondo bizitzea da: zu, zure familia eta zure komunitatea. Aberastasuna sortzea eta partekatzea da, ingurune berde batean bizitzea eta zaindua sentitzea, inor atzean utzi gabe. Lana familia-bizitzarekin bateragarri egitea da, berdintasunean bizitzea. Lagunen artean zahartzea, bizi-kalitatea eta osasuna zaintzea. Ongizatea da denok ondo bizitzea.

Honi eta beste hainbat gairi buruz hitz egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiak **IRUNGO ONGIZATEAREN PLAZA** antolatuko du urriaren 7an eta 8an Zabaltza plazan. Zatoz eta egin bat Gipuzkoa justuagoa eta ongizate handiagokoa eraikitzeko.

Ongizatearen Plaza

Zabaltza plaza

URRIAK 7 - ASTEAZKENA

10:00 – 11:30

osasuntsu zahartu

Adinberriren eskutik, goizero ETBn egiten den programa berezia: Iñigo Vicens prestatzaile fisikoarekin kirol saio irekia, eta jarraian, mindfulness terapia Raquel Rodríguezekin eta estimulazio kognitiborako tailerra Naia Ros-ekin.

11:30 - 13:00

nahi ez den bakardadea

Ados Teatroak bakardadeari buruz ekoitzitako mikrodokumentalen bidez, benetako testigantzak ezagutuko ditugu. Gainera bakardade ez desiratuari aurre egiten dioten hainbat proiektutako ordezkariak ere izango dira: Nagusilan, Adinkide, Bidasoa Zurekin, Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa, eta Gurutze Gorria, besteak beste. Haiekin batera izango da Itziar Sistiaga idazlea ere, Irungo Udalarekin batera "Laguntza gutunak" proiektuaren bultzatzailea. 

17:00-18:00

landaregintza tailerra

Endaneak etxe osasuntsuago eta atseginago bat sortzen laguntzen duten landareei buruzko tailer praktikoa eskainiko du. Era berean, landareek ongizatean, espazioen zaintzan eta eguneroko bizitzan egiten duten ekarpena ezagutuko dugu.

18:00 - 19:30

heriotza tabuak eta dolu prozesuak

Heriotza eta dolua bizitzaren parte diren arren, oraindik ere sarri isilean bizi diren gaiak dira. Solasaldi honetan dolu prozesuak izango dira hizpide, Bidasoa Zurekin elkarteko profesionalen eskutik, eta galera lehen pertsonan bizi izan dutenen testigantzekin batera.

URRIAK 8 - OSTEGUNA

10:00 – 11:30

elikadura osasuntsua; gosari tailerra

Tailer praktikoa Elikaeneako Anne Otegiren eskutik, Mugarrieta Ganadutegiko Ion Areitioren laguntzarekin. Tokiko eta sasoiko produktuekin gosari osasuntsuak prestatuko dira, elikadura kontziente eta jasangarriaren inguruko azalpenekin.

11:30 – 13:00

gazteen ongizatea

Sare-sozialekiko adikzioa, gaitasun sozialen galera, suizidioaren hautua.. hiperkonexioaren eraginak dira soilik? Gazteak izango dira euren ongizatean eragina duten faktore desberdinak azaleratu eta eztabaidatuko dituztenak.

18:00 – 19:00

menopausia eta elikadura: etapa berri bat zaintzeko gakoak

Cristina Lajas dietista-nutrizionistak perimenopausian eta menopausian elikadurak betetzen duen papera azalduko du. Aldaketa hormonalek gorputzean eta eguneroko bizitzan dituzten eraginak ulertzen lagunduko digu, eta ongizatea zaintzeko ohitura erreal eta praktikoak partekatuko ditu, pisuan ardaztu gabeko ikuspegi batetik.

19:00 – 20:00

migrazioa, harrera eta integrazioa

Nola bizi da jaioterria utzi eta herri ezezagun batean bizitza berri bat eraikitzea? Saio honetan, migrazio-prozesua bizi izan duten pertsonek beren esperientzia kontatuko dute: Irunera iristeko bidea, lehen urratsak, zailtasunak, sorpresak eta herri berrian beren lekua aurkitzeko prozesua.

20:00 – 20:30

amaiera alaia eta mokadutxoa

Bi egun hauetan bizitako esperientziak partekatu eta komunitatea indartzeko amaiera irekia. Txorimaloak Soinu Taldeak eta Elatzetako Kantu Lagunek girotuko dute plaza, mokadutxo bat hartzen dugun bitartean.

 
Descárgate la aplicación y accede con un sólo click a los congresos, jornadas y encuentros de socialización que organiza la Diputación Foral de Gipuzkoa: programas, inscripciones, eventos virtuales, networking, documentación y mucho más.