Topaketak > Komunitate izaeraren eta balioen eragina Gipuzkoaren etorkizunean: Demokrazia, Lehiakortasuna, Babes sistema, Aniztasuna.

3. JARDUNALDIA

Komunitatea eta babes sistema Gipuzkoan: aukerak eta erronkak

 Abenduak 5, Tabakalera, Prisma aretoa

Gipuzkoa izaera komunitario indartsuko lurraldea dela esan ohi da. Ezin da ulertu gure lurraldea, ekonomian, hezkuntzan, euskalgintzan, gizarte babesean, kiroletan edota herrigintzan, esate baterako, garatu diren egitasmo komunitario eta eraldatzaileak kontuan izan gabe.

Baina indibidualismoaren eta globalizazioaren garaiotan Gipuzkoa ez da irla bat. Beraz, komunitatearekiko konpromiso eta lankidetza kultura ahultzen ari direnean, nola lortuko dugu ezberdinkeriei aurre egin eta behar dugun ongizate maila bat garatzea?, nola lortuko dugu geure nortasun kulturala eta aniztasuna kudeatzea?, nola lortuko dugu merkatu globalean lehiakorrak izaten jarraitzea?, eta, batez ere, nola lortuko dugu sistema demokratikoa mantentzea?

Gipuzkoa hitzaren lehen aipuaren milurtekoaren testuinguruan, komunitate gisa ditugun erronken inguruan hausnartu eta galdera hauei erantzuten ahaleginduko gara, “ Komunitate izaeraren eta balioen eragina Gipuzkoaren etorkizunean: Demokrazia, Aniztasuna, Babes sistema, Lehiakortasuna” jardunaldi zikloan.

Hirugarren jardunaldi honetan, Gipuzkoan komunitate ikuspegian sakontzetik ongizate berri bat eraikitzeko aukerez eta erronkez jardungo dugu.

Horrelakoa izan zen jardunaldia

Zure hausnarketak entzun nahi ditugu

Parte-hartzaileak

Xavier Godàs Pérez

Soziologoa eta aholkularia.

Ekintza kolektiboan eta politika publikoetan espezializatutako soziologoa. Bartzelonako Unibertsitatean eta ESADEn irakasle izan da, eta Vilassar de Dalt-eko alkatea ere izan da.

Berta González Antón

Gizarte Eskubideen Estatu Idazkaritza

Integrazioan eta osasun mentalean espezializatutako soziologoa. Gizarte Eskubideen Estatu Idazkaritzari aholkatzen dio desinstituzionalizazioan.

Sandra Martínez Domingo

Institut Català Internacional per la Pau (ICIP)

Kriminologoa eta gizarte-hezitzailea, bitartekaritzan eta Giza Eskubideetan espezializatua. 2016az geroztik ICIPeko «Segurtasun-alternatibak» koordinatzen ditu.

Martin Auzmendi

Aubixa Fundazia

Zuzenbidean lizentziatua, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako sailburu izan da, eta baita Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluko presidente ere.

Mikel Malkorra

Elkartu-ko zuzendaria

EHUko Zuzenbideko lizentziatua. 2012tik Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Koordinakunde Federazioan ari da lanean, eta gaur egun bertako zuzendaria da.

Garbiñe Etxezarreta

Ekimenetako zuzendaria. Kutxa Fundazioa

Gipuzkoako erronka ekosozial handiei aurre egiteko Saretuz Eraldatu programaren arduraduna. Berrikuntza sozialean eta sektore arteko lankidetzan espezializatua.

Iker Usón

Gipuzkoako Foru Aldundia

Politologoa eta gizarte-langilea. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarteratze Zerbitzuko eta Indarkeria Matxistaren Biktima diren Emakumeei Laguntzeko Zerbitzuko burua.

Mabel Cenizo

Caritas Gipuzkoa

Gizarte Laneko lizentziatua. Komunikazio, Boluntariotza eta Eraginaren arduraduna Gipuzkoako Caritasen.

Eva Salaberria

Lagunkoia - Donostiako udala

Espainiako eta Euskal Herriko Historia Orokorrean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. Gaur egun, Donostia Lagunkoia hiri-plana koordinatzen du.

Ibon Antero Intxausti

MONDRAGON Corporation

Mondragon Corporation-en Jasangarritasun eta Gizarte Eraldaketako arduraduna eta ingeniari industriala.