Ongizatea da Legazpi

Martxoak 26 eta 27 | Plazaola parkea

Ongizatea ondo bizitzea da: zu, zure familia eta zure komunitatea. Aberastasuna sortzea eta partekatzea da, ingurune berde batean bizitzea eta zaindua sentitzea, inor atzean utzi gabe. Lana familia-bizitzarekin bateragarri egitea da, berdintasunean bizitzea. Lagunen artean zahartzea, bizi-kalitatea eta osasuna zaintzea. Ongizatea da denok ondo bizitzea.

Honi buruz, eta askoz gehiagori buruz hitz egiteko, LEGAZPIKO ONGIZATEAREN PLAZA antolatuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak martxoaren 26 eta 27ko Plazaola parkean. Zatoz eta egin bat Gipuzkoa justuagoa eta ongizate handiagokoa eraikitzeko.

Ongizatearen Plaza

Plazaola parkea

OSTEGUNA - MARTZOAK 26

10.00-11.30

Osasuntsu Zahartu

Adinberriren eskutik, goizero ETBn egiten den programa berezia: Iñigo Vicens prestatzaile fisikoarekin kirol saio irekia, eta jarraian, mindfulness terapia Raquel Rodríguezekin eta estimulazio kognitiborako tailerra Naia Ros-ekin.

11:30 - 13:00  

Gazteen ongizatea eztabaidagai

Sare-sozialekiko adikzioa, gaitasun sozialen galera, suizidioaren hautua... hiperkonexioaren eraginak dira soilik? Gazteak izango dira euren ongizatean eragina duten faktore desberdinak azaleratu eta eztabaidatuko dituztenak. 

16:00 - 17:00

Osasun mentala mintzagai

Desgaitasun intelektuala eta gaitz mentalak dituzten herritarrekin Why Not Fundazioaren podcast irratsaioa: egunerokotasuna, zailtasunak, erronkak eta ametsak.

17:30 - 18:30 

Teknoadikzioak

Haurren ongizate emozionalean, sozialean zein fisikoan duten eraginagatik, mugikorren eta teknologia digitalen erabilera arduratsua eta osasungarria bultzatzeko saio dinamikoa Altxa Burua elkartearekin. Bereziki gurasoei bideratutako saioa.

18:30 - 19:30 

Elkar-ezagutza herritarren integraziorako

Nola bizi da norbere jaioterria utzi eta herri ezezagun batean integratzeko eta bizi proiektu berri bat garatzeko prozesua? Eta, nola jasotzen ditugu kultura desberdinetatik datozen herritar berriak? 

Oztopoak eta aukerak, bizipenak eta ohiturak, beste hainbat gaien artean hizpide izango ditugu begiradak partekatzea bilatzen duen topaketa honetan.

Leo Bueriberi bakarrizketagile, DJ eta komunikatzailearen parte hartzearekin. 

OSTIRALA - MARTZOAK 27

10:00 - 11:30

Elikadura jasangarria eta osasuntsua

Jakoba Errekondo agroekologian adituarekin solasaldi irekia. Paisajista, agronomoa eta agroekologian adituak, elikadura arduratsu eta jasangarriaren gakoak azalduko dizkigu, eta honekin batera arituko dira bi abeltzain euren esperientziak kontatzeko: Legazpiko Agirrezabal baserriko Joseba Andueza eta Urretxuko Agerre baserriko Iñaki Sasieta.

11:30 - 13:00

Nahi ez den bakardadea

Aukeratzen ez den bakardadea ez da soilik adin tarte baten arazoa. Hirugarren adinari bezala gazteengan geroz eta eragin gehiago duen arazo bat da.  Ados teatroak bakardadearen inguruan ekoiztutako hiru mikrodokumentalen eskutik, beste horrenbeste herritarren kasu erreal bezain gordinak gertutik ezagutuko ditugu.

18:00 - 19:00

Belaunaldien arteko solasa

Nola bizi zuten gaztaroa gure aiton amonek eta nola bizi dute gaurko gazteek? Nola aldatu dira belaunaldi gutxietan emozioen kudeaketa, sexualitatea, harreman sozialak, emantzipazioa eta aisialdia bizitzeko eta ulertzeko moduak? Topaketa honetan, desberdintasunetatik abiatu eta, elkarrekiko ikaskuntzak aurkitzea eta adinetik harago lotzen gaituzten balioak eta esperientziak aurkitzea bilatuko dugu.

19:00 - 19:30

LaBbatu batukada eta pintxo potea

LaBbatu batukadaren saio berezia eta ondoren pintxo poteoa.

 
Descárgate la aplicación y accede con un sólo click a los congresos, jornadas y encuentros de socialización que organiza la Diputación Foral de Gipuzkoa: programas, inscripciones, eventos virtuales, networking, documentación y mucho más.