09:15
Irekiera bideoa.
Itxi09:30
Kongresuaren hasiera - Eider Mendoza – Gipuzkoako Diputatu Nagusia.
Itxi09:45 - 10:30
Hitzaldia: Ilusioaren indarra – Jorge Blass.
Jorge Blass, XXI. mendeko ilusionista eta magoa. Ilusioak proiektuak eta pertsonak mugiarazteko orduan duen indarraz mintzatuko da hitzaldian, eta gauzei bestela begiratzeko adibideak emango dizkigu. Hori guztia magiaren eta ilusioaren bitartez.
10:30 - 11:00
Mahai-ingurua: Bizitza-aldaketen istorioak.
Eraldaketa pertsonalen istorioak partekatuko dira. Lehen sektorean jarduteko bizitza nola eta zergatik aldatu zuten kontatuko digute parte-hartzaileek, eta, gainera, bide zirraragarri horretan izandako esperientzien berri emango digute.
· Iker Uranga – Ingeniari agronomoa eta eskalatzailea.
· Iker Izeta - Elkano 1 gaztagune.
· Felix San Sebastián – Sagar-ekoizlea eta Euskal Sagardoako kidea.
· Aimar Garmendia – Gazteneko kidea.
· Amaia Garmendia – Mendiko gazta.
11:00 - 11:30
Elkarrizketa: Gure kultura, mugarik gabe – Mike Bidart.
Kalifornian jaiotako euskal abokatu nabarmena. AEBra egin dugun bisitan, bertatik bertara ikusi dugu nola eutsi dien Mikek bere euskal erroei, eta nola eman dituen ezagutzera. Bere identitateari eta kulturari eutsi die sorterritik urrun egon arren. Gainera, orain bere semeak zuzentzen duen behi-ustiategia ezagutu dugu.
11:30 - 12:00
Kafea hartzeko atsedenaldia.
Itxi12:00 - 12:15
Bideoa: Biodibertsitatea eta gure ingurua kontserbatzea.
Itxi12:15 - 12:30
Mahai-ingurua: Gure ingurua, gure ongizatea.
Gure ingurua zaintzen badugu, biodibertsitatea zainduko dugu, eta, gainera, gure bizi-kalitatea hobetuko dugu eta gure ongizate fisiko eta emozionala orekatuko dugu. Naturarekin lotuta egotea onuragarria da gure osasunerako, eta Gipuzkoan egiten ari dira jada hori frogatzen duten jarduerak; tartean, baso-bainuak. Beraz, basoak zaindu behar ditugu etorkizun osasungarria bermatu nahi badugu.
· Amaia Agote – Pagoetako arreta.
· Yolanda Ibarloza - Baso-bainuen zerbitzuaren erabiltzailea.
12:30 - 13:15
Hitzaldia: Araceli Segarra.
Araceli Segarra Everest mendiaren gailurrera heldu den lehen emakume espainiarra da. 1996an lortu zuen. Mendi itzel bat igotzearen —bere kasuan, Everest— eta lehen sektoreko agenteek egunero aurrez aurre dituzten erronken arteko zenbait parekotasun azalduko dizkigu. Etengabeko ahalegina, iraunkortasuna eta egokitzeko gaitasuna ezinbesteko elementuak dira bai altueretan, bai gure nekazari, abeltzain eta basozainek ingurua zaintzeko eta kalitatezko produktuak sortzeko egiten duten lanean.
13:15 - 13:30
Mahai-ingurua: Lehen sektorea, hiri- eta landa-hezkuntzan.
· Ane Gartziandia: Artzain Eskola irakaslea.
· Agurtzane Gabiria: Artzain Eskolako ikasle ohia.
· Joseba Alkiza: Santo Tomás Lizeoko irakaslea eta zuzendaria.
13:30 - 13:45
Elkarrizketa: Ion Areitio – Mugarrieta ganadutegia. Ekintzailetza: sektorerako aukera bat.
Honako honetan, Ion elkarrizketatuko dugu. Ionek aitonaren ustiategiaren agintea hartu zuen eta, urteekin, etengabeko hobekuntzak ezarri ditu. Ionek, sare sozialetan, bere bizitzaren berri ematen du eta sektorean egiten duen lana benetako bizi-estilo gisa aurkezten du.
13:45 - 14:15
Mahai-ingurua: Baserritarrak, gure lurreko ekintzaileak.
Lehen sektoreko zenbait eragile izango ditugu gurekin, eta beren esperientzien eta beren ametsak egia bihurtzeko urratu duten bidearen berri emango digute.
· Inaxio Arin – Balerdipeko Erleak.
· Uxue Artola - Loidi baserria.
· Mikel Irizar – Lizardi baserria.
· Asier Lizeaga – Lizeaga sagardotegia.
· Eñaut Sala – Iztueta baserria.
14:15 - 14:30
Amaiera.
Itxi