Aurreko podcastak
Konektatuak, baina bakarrik?
Digitalizazioak eta sare sozialek harremanak eraldatu al dituzte? Nola eragiten die haur eta nerabeei pantailekiko dugun menpekotasunak? 16 urtetik beherakoak sare sozialetatik kanpo utzi beharko genituzke? Jon Fernandezek zuzenduta, horretaz guztiaz hitz egin dugu Aiora Larrañaga, Manu Machimbarrena, Estibaliz Linares eta Telmo Lazkanorekin batera.
Ondo egon. Ondo Sentitu. Ongizate fisiko eta emozionalaren garrantzia
PLAZA podcastaren atal berria, non ongizate fisiko eta emozionalaren garrantziaz hitz egin eta hausnartu dugun Gabriela Uriarte nutrizionistarekin, Kike Esnaola psikologoarekin eta Mikel Aramendi fisioterapeutarekin batera.
Adimen Artifiziala: erronkak, aukerak eta mehatxuak
Atal honetan, Adimen Artifizialaren erronkak, aukerak eta mehatxuak aztertu ditugu. Teknologia horren garapenak ekar ditzakeen aukera berriez eta sortzen dituen zalantza etiko zein sozialez aritu gara Leire Lison, Eneko Agirre, Xabi Murua eta Arantza del Pozo solaskideekin.
Matxismo digitala
Nola hedatu da antifeminismoa eremu digitalean eta ze forma berri hartu ditu matxismoak? Ainhoa Vitoria kazetariak gidatuta, Aitziber Gredos eta Malen Altuna podcasterrek, Amancay Gaztañaga sortzaile eta ekintzaileak, Eider Goiburu hezitzaile sexualak eta Eider Mendoza diputatu nagusiak gogoeta egin dute elkarrekin.