Ongizatea da Eibar

OTSAILAK 26 – 27 | ERREBAL MERKATUA

Ongizatea ondo bizitzea da: zu, zure familia eta zure komunitatea. Aberastasuna sortzea eta partekatzea da, ingurune berde batean bizitzea eta zaindua sentitzea, inor atzean utzi gabe. Lana familia-bizitzarekin bateragarri egitea da, berdintasunean bizitzea. Lagunen artean zahartzea, bizi-kalitatea eta osasuna zaintzea. Ongizatea da denok ondo bizitzea.

Honi buruz, eta askoz gehiagori buruz hitz egiteko, EIBARKO ONGIZATEAREN PLAZA antolatuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak otsailaren 26 eta 27ko Errebaleko merkatuan. Zatoz eta egin bat Gipuzkoa justuagoa eta ongizate handiagokoa eraikitzeko.

Ongizatearen Plaza

Errebal merkatua

OSTEGUNA – OTSAILAK 26

10.00-11.30 

osasuntsu zahartu

Adinberriren eskutik, goizero ETBn egiten den programa berezia: Iñigo Vicens prestatzaile fisikoarekin kirol saio irekia; Naia Rosek estimulazio kognitiboko saioa egingo du eta Raquel Rodriguez mindfulness-ean adituak ere hartuko du parte.

11.30-13.00 

nahi ez den bakardadea

Sozialki isilarazitako errealitate bati ahotsa emango diogu benetako hiru istorioren bidez, Ados Teatroak ekoitzitako film laburrak proiektatuz; eta jarraian, J.A. Vitoriaren (Ados Teatroa), protagonistetako baten eta, UNTZAGA, Eibarko jubilatuen elkartearen arteko solasaldia.

17.00-18.00

osasun mentala mintzagai

Why Not Fundazioaren zuzeneko podcasta, osasun mentalaren inguruan. Desgaitasun intelektuala eta gaitz mentalak dituzten herritarrekin hitz egingo dute, eta besteak beste, Eibar Genuine taldeko kideekin.

18.00-19.00

emakume ahaldunduak

Emakume ahaldunduek Eibarko garapenean izan duten paperaz solastuko dira Arrate Berasaluze langile eta aktibista feminista historikoa, Kabia-Eibar San Adres egoitzako zuzendari Mariam Ourdi El Alaoui, EITBko kirol kazetari Ana Ramos, Maite Aperribay ekintzailea eta Eibar Clubeko presidente Amaia Gorostiza.

OSTIRALA – OTSAILAK 27

10.00-11.30

gazteen ongizatea

Sare-sozialekiko adikzioa, gaitasun sozialen galera, suizidioaren hautua... Gazteak izango dira euren ongizatean eragina duten faktore desberdinak azaleratu eta eztabaidatuko dituztenak. Armeria Eskolarekin batera antolatutako saioa.

11.30-13.00 

elikadura jasangarria

Jakoba Errekondo agroekologian adituarekin solasaldia. Harekin batera egongo dira Debabarrenako bi nekazari euren esperientziak kontatzeko: Egotza baserriko Nagore Martin eta Amazabalegi baserriko Ander Urkia Saiz.

18.00-19.00

teknoadikzioak

Haurren ongizate emozionalean, sozialean zein fisikoan duten eraginagatik, mugikorren eta teknologia digitalen erabilera arduratsua eta osasungarria bultzatzeko saio dinamikoa Altxa Burua elkartearekin. Bereziki gurasoei bideratutako saioa. 

19.00-19.30 

Kantu Jira

Kantu Jira saio berezia eta ondoren pintxo poteoa.

 
Descárgate la aplicación y accede con un sólo click a los congresos, jornadas y encuentros de socialización que organiza la Diputación Foral de Gipuzkoa: programas, inscripciones, eventos virtuales, networking, documentación y mucho más.