Plenarioa

Komunitatea eta demokrazia: etorkizunera begirako ikuspegia Gipuzkoatik

Esta es la descripción de la jornada general

Programa

9:15

IREKIERA

Eider Mendoza, Gipuzkoako Diputatu Nagusia

9:30

HITZALDIA: Demokraziaren etorkizunak

Pablo Oñate. Zientzia Politiko eta Administrazioko katedraduna Valentziako Unibertsitatean

10:15

HITZALDIA: Nola landu komunitategintza Euskal Herrian?

Xabier Retegi. Mondragón Unibertsitateko errektore ohia eta Eusko Ikaskuntzako ohorezko presidentea.

11:00 - 11:30

ATSEDENA

11:30

MAHAINGURUA: Identitateak, komunitatea eta demokrazia. Nola uztartu komplexutasuna eta demokrazia Euskal Herrian

  • Patxi Juaristi. Euskal Herriko Unibertsitatea. 
  • Nekane Larrañaga. Euskal Herriko Unibertsitatea.
  • Andoni Eizagirre. Mondragon Unibertsitatea.

12:30

HITZALDIA: Gizarte hitzarmen berri bat erakundeetan eta herritarren artean.

María Jesus Goikoetxea. Deustuko Unibertsitateko irakaslea.

Parte-hartzaileak

Patxi Juaristi Larrinaga

Euskal Herriko Unibertsitatea

Soziologian doktorea. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Politika eta Administrazio Zientzia Sailean irakasle titularra. Euskal kultura, euskaldunen balio, euskara, eta memoria historikoaren alorretan ikertzailea. Euskaltzaindiako euskaltzain urgazlea.

Andoni Eizagirre Eizagirre

Mondragon Unibertsitatea

Filosofian doktorea, eta, Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua. Mondragon Unibertsitateko irakasle doktorea. Kooperatibismoan eta gizarte berrikuntzan aditua. PRAXIS taldeko ikerlaria.

Cristina Garmendia

COTEC Fundazioko patroia

Cristina Garmendia, Cotec-eko presidentea, biologoa, enpresaria eta Zientziako ministro ohia da. Berrikuntzarekin estuki lotutako ibilbidea du, ikerketa, enpresa eta gizartea uztartuz industria-lehiakortasun iraunkorra indartzeko. [LinkedIn]

Javier Aizpurua

BasQ-ko zuzendari zientifikoa

Javier Aizpurua, BasQ-eko zuzendari zientifikoa, fisikaria eta Ikerbasqueko ikertzailea da DIPCn. Nanofotonikan eta teknologia kuantikoetan aditua, Euskadiko estrategia gidatzen du, gure lurraldea konputazio kuantikoaren abangoardian kokatzeko. [LinkedIn]

Ainhoa Novo Arbona

EHU

Irakasle agregatua Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), federalismoan eta genero-ikasketetan espezializatua. Maila Anitzeko Gobernantza Ikerketa-taldeko ikertzailea. EHUko Ikasketa Feminista eta Generoko doktorego-programaren koordinatzailea.

Lorea Agirre Dorronsoro

JAKIN

Informazio Zientzietan lizentziaduna, antropologoa eta idazlea. Kazetaria Argian, Euskaldunon Egunkarian eta Berrian. Euskararen, feminismoaren eta euskal kulturaren alorretan ikertzailea Mondragon Unibertsitatean (Sorguneak). 2014tik Jakin aldizkariko zuzendaria.

Izen ematea

Esta es la descripción general de la sección del formulario de inscripción

 
Descárgate la aplicación y accede con un sólo click a los congresos, jornadas y encuentros de socialización que organiza la Diputación Foral de Gipuzkoa: programas, inscripciones, eventos virtuales, networking, documentación y mucho más.