10:00 - 11:30
osasuntsu zahartu
Adinberriren eskutik, goizero ETBn egiten den programa berezia. Adinekoei zuzendutako tartea izango da, zahartze osasuntsu eta aktiboa sustatzeko helburuarekin.
Ongizatea ondo bizitzea da: zu, zure familia eta zure komunitatea. Aberastasuna sortzea eta partekatzea da, ingurune berde batean bizitzea eta zaindua sentitzea, inor atzean utzi gabe. Lana familia-bizitzarekin bateragarri egitea da, berdintasunean bizitzea.
Lagunen artean zahartzea, bizi-kalitatea eta osasuna zaintzea. Ongizatea da denok ondo bizitzea. Honi buruz, eta askoz gehiagori buruz, hitz egingo dugu uztailaren 9an eta 10ean Zarauzko malekoian. Zatoz eta egin bat Gipuzkoa justuagoa eta ongizate handiagokoa eraikitzeko..
ASTEAZKENA - UZTAILAK 9
10:00 - 11:30
osasuntsu zahartu
Adinberriren eskutik, goizero ETBn egiten den programa berezia. Adinekoei zuzendutako tartea izango da, zahartze osasuntsu eta aktiboa sustatzeko helburuarekin.
12:00 - 13:30
osasun mentala
Why Not fundazioaren eskutik irratsaioaren grabazioa. Osasun arazoak eta desgaitasun psikikoa dituzten pertsonek Ongizatearen Plazan podcast bat grabatuko dute.
17:30 - 19:00
inklusioa
Solasaldia eta pilota partida gazteekin. Zarautz Klub Elkarteko gazte pilotariek euren esperientziak partekatuko dituzte eta, ondoren, pilota partidu batez gozatuko dugu beraien eskutik.
19:00 - 20:30
aniztasuna eta kirola
Kirolariekin solasaldia. Aritz Aranburu surflaria eta Aitor “Gallo” Frantsesena surflari eta entrenatzailearekin tertulia. Biak surf munduan ezagunak, balioen eta inklusioko kirolaren aldeko konpromisoagatik.
OSTEGUNA - UZTAILAK 10
10:00 - 11:30
ingurumena
GAZTENEK ekimeneko nekazari gazteekin topaketa. Lehen sektorean proiektuak martxan jarri dituzten nekazari gazteek beren ibilbide eta bizipenak partekatuko dituzte.
12:00 - 13:30
bertako produktua
Jakoba Errekondorekin solasaldi irekia. Paisajista, agronomoa eta agroekologian adituak, elikadura arduratsu eta jasangarriaren gakoak azalduko ditu.
18:00 - 19:30
teknoadikzioak
“Altxa Burua”-rekin saio dinamikoa: mugikorrak eta sentsibilizazioa. Miren Ros eta Amaia Elorzaren eskutik, mugikorrek eta teknologia digitalen erabilerak gazteen ongizatean duten eragina jorratuko da.
20:00 - 21:00
euskal musika
Musika-saioa: euskal kantak. Miren Fernandez, Aitor Furundarena eta Antxon Sarasuaren eskutik, euskal musika herrikoia eta euskal kantak.